Ugandako LRA talde armatuko kideek beste ehun lagun hil dituzte Kongon, gaur jakin denez. Larunbatean eliza bati sua eman zioten, Dungu herrian, meza garaian. Bertan erre ziren, irten ezinik.
Human Rights Watch GKEk laguntza eskatu zuen aurreko larunbatean. LRAko gerrilariek azken asteetan 620 lagun hil dituztela esan zuen, oso era basatian, eta erasoak ez zirela bukatu. 160tik gora ume bahitu dituztela ere salatu zuen, gero soldadu bihurtzeko.
Abenduaren 14an Ugandak, Kongok eta Sudanek errebeldeen base militarrei eraso egin zieten. LRAk hogei urte daramatza ekinean.
Mundua
Kongon beste ehun herritar hil dituzte Ugandako gerrilariek
Larunbatean LRA talde armatuko kideek eliza bati sua eman zioten, Dungu herrian, meza garaian. Aurreko asteetan beste 620 lagun hil zituzten, GKEen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu