Yemengo presidente Ali Abdala Salek iragarri du konstituzioa erreformatuko duela, «arabiar mundua eta Yemen helburu dituen ekaitzarengatik». Salek dio aldaketek botereen banaketa eta demokrazia parlamentarioa bermatuko dituztela. Bilgune Partekatua oposizioko taldearen ustez, erreformak «beranduegi» ailegatu dira, eta presidenteak alde egin behar duela exijitu du.
Saleren aurkako protestak urtarril bukaeran hasi ziren Yemenen, boterean iraunarazteko konstituzioa aldatu nahi zuelako. Otsailaren 2an erreforma hori errefusatu zuen, baina protestak ez dira itzali oraindik.
Protestak herrialde arabiarretan
Konstituzioa aldatuko duela iragarri du Yemengo presidenteak
Ali Abdala Salek dio erreformek botereen banaketa eta sistema parlamentarioa bermatuko dituztela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu