Maroko

Konstituzioaren erreferendumean baiezkoak botoen %98,4 jaso du

Atzerrian bizi diren marokoarren botoak zenbatzea falta da. Herritarren %72,65ak hartu du parte galdeketan.

2011ko uztailaren 2a
12:34
Entzun

Marokoko Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez, marokoarrek babes osoa eman diote atzo erreferendumean bozkatu zuten Konstituzioari. Mohamed VI.a erregeak lortu du bere neurrira moldatutako itunari modu horretan zilegitasuna ematea, nahiz eta oposizioak erreforma "hutsalak" direla salatu duen.

Ia boto guztiak daude zenbatuta (%94), eta soilik atzerrian bizi diren marokoarrenak zenbatzea falta da. Taieb Txerkaui Barne ministroak jakinarazi duenez, parte hartzea %72,65ekoa izan zen. Azken emaitzak uztailaren 8an emango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.