Konstituzionala immunitate legearen alde jartzen saiatu da Berlusconi

Italiako lehen ministroa «herritarren gainetik» dagoela argudiatu dute defentsa abokatuek Konstituzionalean

Erredakzioa
2009ko urriaren 7a
00:00
Entzun
«Legea bera da denentzat, baina ez die berdin eragiten guztiei». Silvio Berlusconiren abokatuek argudio nagusi hori aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean, Alfano legea defendatzeko. Italiako lehen ministroaren eta beste lau goi kargudunen immunitatea bermatzen du iaz onartutako lege horrek, baina hainbat epailek zalantzan jartzen dute Konstituzioarekin bat datorren. Horiek jarritako errekurtsoari erantzunez, Auzitegi Konstituzionalak erabaki bat hartu beharko du. Atzo bere argudioak azaltzeko aukera eman zioten lehen ministroari; eta defentsa abokatuek azaldu zuten Alfano legeak immunitatea ez, baina defendatzeko aukera ematen duela.

Alderdien argudioak entzunda, Konstituzionaleko epaimahaia arratsaldean zen biltzekoa. Dena dela, lerro hauek idazterakoan ez zuten erabakiaren berri eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.