KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Konstituzionalak Espainiako araudiaren kontrakotzat jo du Kataluniako prozesu parte hartzailea

Iazko azaroaren 9rako eginiko bigarren deialdia da auzitegiak baliogabetutakoa. Masek esan du ezin dela galdeketa "ezeztatu"; ebazpenaren ondorioz iraileko bozen izaera plebiszitarioa indartu egiten dela nabarmendu du. 

Bi milioi herritarrek baino gehiagok eman zuten botoa iazko azaroaren 9an Katalunian. MARTA PEREZ / EFE
2015eko ekainaren 11
17:16
Entzun

Aho batez hartu du erabakia Espainiako Auzitegi Konstituzionalak; azaroaren 9an Kataluniako etorkizun politikoari buruz herritarrei galdetzeko prozesu parte hartzailea konstituzioaren kontrakotzat jo du. Horrez gain, prozesu hura prestatzeko ekimenak ere baliogabetu ditu.

Epaileen ustez, "ordena konstituzionalari" eragiten dioten eskumenak Espainiari dagozkio, eta horiek urratu zituen Kataluniako Gobernuak.

Ebazpenaren berri eduki ostean, Artur Mas Generalitateko presidenteak esan du ezin dela azaroaren 9ko galdeketa "ezeztatu edo baliogabetu". Bere esanetan "dena" probatu dute, eta bide guztiak "bloketatu" dizkiete. Gauzak horrela,  irailaren 27ko hauteskundeen izaera plebiszitarioa indartu egiten dela nabarmendu du.

Bi deialdien kontrako ebazpenak

Bi deialdi egin zituen Kataluniako Gobernuak azaroaren 9ko bozketarako. Lehena, Kataluniako Parlamentuak onartutako Kontsulten Legearen bidez, Artur Mas gobernuko presidenteak dekretu bat sinatuta. Hori, ordea, dekretua sinatu eta egun gutxira baliogabetu zuen Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean, eta otsailean behin betiko.

Auzitegiak dekretua indargabetuta, prozesu parte hartzaile baten bidez deitu zuen Masen gobernuak bozkatzera. Horri buruz erabaki du orain Auzitegi Konstituzionalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.