Kontrola berreskuratu dute Papua Ginea Berrian
PORT MORESBY. Papua Ginea Berrian gobernuak kontrola berreskuratu duela jakinarazi du, Michael Somare gobernuburua kanporatzen saiatu diren soldaduak atzeman ondoren. Hogei militar inguru estatu kolpea ematen saiatu dira, erretiratutako Yaura Sasa koronel ohia buru zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu