Islandia

Kontserbadoreek irabazi dituzte bozak, baina aliantzen beharra izango dute

Agintean den Independentziaren Alderdiak botoen %26 eskuratu ditu; bigarren tokian geratu da Ezker Berdearen Mugimendua, botoen %17rekin. 

Bjarni Benediktsson lehen ministroa, Thora Margret Baldvinsdottir emaztea alboan duela. BIRGIR THOR HARDARS, EFE
arantxa elizegi egilegor
2017ko urriaren 29a
11:14
Entzun

Bjarni Benediktsson lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu hamar hilabeteko tartean bigarrenez egin dituzten Legebiltzarrerako bozak. Hala ondoriozta daiteke lehen emaitzen arabera. Ordea, kontserbadoreek ez dute agintaldi erraza izango, aliantzak osatu beharko baitituzte agintea eskuratu ahal izateko. 

Orotara, zortzi izan daitezke legebiltzarrean ordezkaritza izango duten alderdiak. Horien artean dago orain arte koalizio gobernuko kide izan den Alderdi Erreformista, zeinak lau puntu galdu dituen aureko bozekin alderatuta. Galera handiagoa izan du kontserbadoreen beste kideak, Etorkizun Bikaina alderdi xenofoboak, eta ondorioz litekeena da parlamentutik kanpo geratzea. 

Eskuina ez ezik, ezkerreko taldeak ere hitz egiteko prest agertu dira. Ezker Berdea Mugimenduko buru Katrin Jakobsdottirrek iragarri du elkarrizketak hasiko dituztela gainontzeko taldeekin. Negoziazio horietan pisu handia izan dezake Alderdi Sozialdemokratak zeinak aurreko bozetako emaitzak bikoiztu egin dituen, botoen %12,7 eskuratuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.