katalunia

Kontsulta legea tramiterako onartu du Kataluniako Parlamentuak

CIU, ERC, PSC, ICV eta CUPek sinatu dute. Zuzenketak aurkezteko epea zabalduko da orain, eta behin hori igarota, testuak osoko bilkuran behin betiko onarpena jaso beharko du.

2013ko martxoaren 26a
17:22
Entzun

Parlamentuak onarpena eman duen egun berean, ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak adierazi du garaia dela Kataluniak independentziaren gaineko iritzia emateko kontsulta "azkartzeko", eta ez "atzeratzeko". ANCko kideen arabera, 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egin beharko litzateke kontsulta hori.

"Gero eta gehiago atzeratu, gero eta arazo gehiago", esan du Angels Folch ANCko ordezkariak. Folchek adierazi du hasierako bide orriari eusten diotela eta ez dutela ezer atzeratzeko asmorik. "Espero dugu inork ez izatea horretarako asmorik".

ANCk hilaren 16an egin zuen biltzarra, eta han jakinarazi zuten irailaren 11n independentziaren aldeko giza katea egingo dutela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.