Kontsultak egingo ditu Espainiako erregeak

2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Egunak igaro ahala urduritasuna gero eta handiagoa da Espainiako panorama politikoan. Hamar egun falta dira gobernu inbestidura bat egiteko epea bukatzeko, eta hori negoziatzen egon diren bi alderdiek, PSOEk eta Podemosek, aste honetan ia hautsitzat eman dituzte elkarrizketak. Meritxell Batet Kongresuko presidenteak inbestidura saio bat egin ahal izateko egoera nola dagoen jakinarazi zion atzo Felipe VI.a erregeari, eta estatuburuak kontsultetara deitu ditu alderdiak datorren astelehen eta astearterako. Hilaren 23rako gobernurik ez badago, hauteskundeetara deituko dute, lau urtean laugarren aldiz —azaroaren 10ean eginen lirateke ziurrenik—.

CIS Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak atzo argitaratutako inkesta baten arabera, PSOEk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak botoen %29,7rekin, bigarrenari, PPri, hemezortzi punturen aldea aterata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.