Turkia

Konyan eroritako eraikinaren hondakinen artetik bizirik atera dute emakume bat, ezbeharra jazo eta zazpi egunera

Erreskate taldeek bizirik atera dute emakume bat gaur goizean, duela astebete Turkiako Konya hirian goitik behera erori zen eraikinaren hondakinen artetik. Osasun zerbitzuetako arduradunek agertu dutenez, emakumea ondo dago —kordea ez du galdu—, baina oso ahul. Emakume horren senarra eta bi urte eta erdiko alaba bizirik atera ziren istriputik.

2004ko otsailaren 9a
14:24
Entzun
Gaur astebete 11 pisuko eraikin bat goitik behera erori zen Turkiako Anatolia probintziako Konya hirian. Gutxienez, 70 lagun hil ziren istripu hartan, eta erreskate taldeek inor bizirik ateratzeko esperantza galdua bazuten arren, atzo eta gaur, pertsona bana onik atera dituzte. Hain zuzen ere, 16 urteko gazte bat erreskatatu zuten atzo, eta hark emandako azalpenen ondorioz, beste norbait bizirik egon zitekeela jakin zuten. Hori dela eta, erreskate lanekin segitzea erabaki zuten, eta gaur goizean, Yasemin Yaprakce izeneko emakumea atera dute onik.

Osasun arduradunek agertu dutenez, andrazko horren osasuna ona da, baina oso ahul dago. Hor dela eta, erietxe batera eraman dute. Erreskate taldeek atera ondoren, bere senarra eta bi urte eta erdiko alaba ezbeharretik onik atera zirela jakin du emakumeak, eta erreskate taldeeko kideek azaldu dute, albiste horrek asko suspertu duela.

Gaur astebete erori zen 11 pisuko eraikina luxuxkoa zen, baina, hala ere, eraikitzen akatsak zirela medio erori zen goitik behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.