Mundua

Korea batu du merkantzia tren batek

2007ko abenduaren 11
10:21
Entzun
50 urtean aurreneko aldiz, merkantzia trenen zerbitzu batek batuko ditu Ipar eta Hego Korea. Gaur abiatu dute zerbitzu berria: eraikuntzarako materiala garraiatzen duen hamabi bagoiko tren bat izan da Hego Koreatik Ipar Koreara abiatzen lehendabizikoa; zehazki, Hego Koreako Dorasango geltokitik abiatu da, eta eremu desmilitarizatuan barna Ipar Koreako Kaesongera joan. Aurrerantzean, egunero egingo du bidaia.

Hain justu, merkantzia tren hori martxan jartzea da Kim Jong Il Ipar Koreako estatuburuak eta Roh Moo Hyun Hego Koreako presidenteak urrian egin zuten goi bileraren emaitzetako bat. Bidaiarientzako zerbitzurik jarriko duten ikuskizun dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.