Goizean irekitako korridore humanitarioak dagoeneko itxita daude bi aldeetan. Ukrainak ez du eman milizien kontrolpeko lurretatik Ukrainaren menpeko aldera igarotako zibilen inguruko datu zehatzik. Soilik azaldu dute soldaduek tirorik ez egiteko agindua zutela, eta ihesean zihoazen zibilei jarritako bideetatik ez irteteko agindu dietela.
Errusiak jakinarazi du korridore segurua osatu duela 438 soldadu ukrainarri herrialdean sartzeko. "Bart jaso genuen eskaria, eta mugako zaindariek gure aldera sartzen utzi zieten soldadu ukrainarrei", adierazi du Vasili Malaievek, Mugako Departamentuko eledunak. Ukrainarekin muga egiten duen Rostov eskualdetik sartu ziren Errusiara militarrak.