FLNC Korsikako Fronte Nazionalak "bere ekintza militarrak, denbota eta leku baldintzarik gabe bertan behera" gelditzen direla iragarri du Korsikako gune menditsu batean eskaini duen agerraldian. "Batasun estrategiko nazional baterako behin betiko baldintzak sortzeko betebeharra dugula konstziente gara", adierazi du FLNCko kide batek.
Su-etena indarrean jarriz, Korsika Nazione eta Indipendenza alderdi nazionalistek egindako eskariari erantzun diotela adierazi dute Fronte Nazionaleko kideek. Indakeria arbuiatzen zuten beste alderdi abertzaleek berriz, su-etena indarrean jartzea eskatzen zuten abertzaleen arteko elkarlana lortzeko.
"Une historiko garrantzitsua"
Ekintza militarrak bertan behera utziko dituela esan ondoren, FLNCko kideek "guretzat, mugimendu nazionalistarentzat eta Korsikarrentzat une historiko garrantzitsua" dela nabarmendu nahi izan dute. Saiakera askoren ondoren etorritako su-etena izan da honakoa, aurrez horrelako esperientziak izan baitira, baina orain arte Frantziako Gobernuarekin izandako negoziazio guztiak gaizki amaitu dira.
Udaberrian hauteskundeak
Udaberrian hauteskundeak dira Frantzian, eta orain arte izan duten %20ko boto maila gainditzeko helburua du Korsikarren su-etenak. Biolentzia arbuiatzen duten talde nazionalistek, Nazio Korsikarraren partiduak adibidez, aurre baldintza moduan eskatzen zuen su-eten hor,i "denen artean bat egin ahal izateko". Duela pare bat egun, bi talde independentista erradikalenek, Independentza partiduak eta Korsika Nazione koalizioak, pausuren bat eman zezala eskatu zion Fronte Nazionalari. Ez zuten argi eta garbi su-etena aipatu, baina mundu guztiak ulertu zuen hori esan nahi zutela eta denbora asko baino lehen etorri da erabakia.
Nazionalista korsikarrentzat oso inportanteak dira hurrengo hauteskundeak, pasa den uztaileko erreferendumean izan zuten frakasoaren ondoren. Frantziako Gobernuak erreforma administratibo bat proposatzen zuen orduan, besteak beste, Korsika departamendu bakarra izatea, orain arte bezala bitan banatua izan beharrean. Nahiz eta nazionalistek hori baino askoz ere gehiago nahi, lehenbiziko pausu bat zen eta ongi zetorkien, baina proposamena baztertua izan zen erreferendumean.
Korsika
Korsika Askatzeko Fronte Nazionalak su-etena jarri du indarrean
Su-eten aldarria goizaldeko 3:00ak aldera egin du FLNC Korsikako Fronte Nazionalak. Aldez aurretik abisua emandako kazetariak mendira eraman dituzte eta aurpegi estalita zuten hogei bat militantek egin dute kazetari eta kamaren aurreko agerraldia, armak alboan zituztela. Su-etena indarra jartzeko arrazoia Korsikako alderdi abertzaleen batasun politikoaren prozesuari bultzada bat ematea dela iragarri dute, datorren urteko martxoan Frantzian izango diren hauteskundeei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu