Kosovoko bozetan iruzurra egon dela berretsi dute
PRISTINA. Kosovoko Hauteskunde Batzordeak berretsi du joan den igandeko hauteskundeetan iruzurra egon zela. Zehazki, bortz barrutitan izan dela dio, eta urtarrilaren 9an barruti horietan bozak berriz egiteko agindu du. Hashim Thaci jarduneko lehen ministro eta PDK-ko hautagaiak irabazi zituen hauteskundeak, eta bortz barruti horietan emaitza ikusgarriak lortu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu