Aurreikusita zuten bezala, Kosovoko lau herrialde serbiarrek ezezkoa eman diote independentzia, erreferendum bidez. Serbiarren %99,74ak ezezkoa eman dio, B92-TV telebista katearen arabera. Hala ere, behin betiko datuak igandean jakinaraziko dituzte.
Kosovo Errepublika deritzonaren instituzioak onartzen dituzu? galdera planteratu zitzaien, eta Kosovoko lau herrialde serbiarretan bizi direnen %75ak parte hartu du. 35.000 herritar inguru deituta zeuden erreferendumera, Mitrovican, Zvecanen, Zubin Potoken eta Lepsavicen.
Erabakiak, hala ere, ez du legezko baliorik izango.