Agim Ceku Kosovoko lehen ministro izandakoa atxilotu dute Bulgarian, Serbiak "genozidioa" leporatuta. Mazedoniatik Bulgariara sartu berritan atzeman dute, eta orain Kyusetndil hiriko kartzelan behin-behinean daukate preso. Fiskaltzak atxiloaldia 72 ordura luzatzeko aukera du.
Serbiako auzitegi batek 2002an hogei urteko espetxe zigorra jarri zion Cekuri, eta Interpolek hura atxilotzeko agindua emanda zeukan.
Memli Kranisi Kosovoko Gobernuko bozeramaileak jakinararazi du Bulgariarekin hizketan ari direla Ceku "orduotan" libre geratu ahal izateko. Kosovok Serbiaren halako aginduak kontuan ez hartzeko eskatu izan du, "motibazio politikoa" dutelako. Hashim Thaci lehen ministroaren aurkako agindua ere emana du Serbiak.
2008an lortu zuen Kosovok indenpendentzia Serbiatik, eta munduko 60 herrialdek aitortu dute herrialde independente gisa. Serbia kontra agertu izan da hasieratik.
Kosovoko Askatasun armadako buru izana da Ceku, eta Serbiaren aurka borrokatu zen. PSDK Alderdi Sozialdemokratako arduradun ere izana da -oposizioan dago PSDK-. Lehen ere atzeman izan dute. Joan den maiatzean, kasu, Kolonbian atxilotu zuten; Frantziara deportatu zuten. 2003an Eslovenian atzeman zuten, 2004an Hungarian.
MunDUA
Kosovoko lehen ministro ohia atxilotu dute Bulgarian, Serbiak "genozidioa" egotzita
Mazedoniatik sartu berria zela atzeman dute Agim Ceku. Serbiako auzitegi batek hogei urteko kartzela zigorra jarria dio. Libre uzteko eskatu du Kosovok, Serbiaren aginduak "motibazio politikoa" duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu