Nuklearrak

Krisi nuklearra konpontzeko akordiorik ez dute lortu EBk eta Iranek

EB Europako Batasuneko ordezkariak Irangoekin bilera egin dute gaur Vienan, Teherango Gobernuak teknologia nuklearra garatzeari ekin diola-eta piztutako krisia konpontzeko. Nolanahi ere, akordiorik gabe amaitu da bilera, EBko iturrien arabera, Iranek ez duelako onartu elkarrizketetan aurrera egiteko baldintza: Iranek uranioa aberasteko programa bertan behera uztea.

2006ko martxoaren 3a
11:11
Entzun
Hala ere, bilera "eraikitzailea" izan dela nabarmendu du Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak, eta astelehenean IAEA Energia Nuklearraren Nazioarteko Agentziak batzarra egiten duen arte Iranek bere jarrera aldatzeko astia duela azpimarratu du.

Alemania eta Frantziako atzerri ministroak, Erresuma Batuko ordezkari bat, eta EB Europako Batasuneko atzerri politikako buruzagi Javier Solana batzartu dira auzi nuklearretarako Irango Gobernuaren ordezkari Ali Larijanirekin, Vienan.

Bilera Iranek eskatuta egin da. Izan ere, IAEAren Gobernatzaileen Batzordeak datorren astelehenean aztertuko du Iranen jardun nuklearrari buruzko txostena, eta beren aginduari muzin eginez Iranek uranioa aberasten jarraitzen duela jasotzen du. Ondorio hori Nazio Batuetako Segurtasun Kontseilura iritsi daiteke, eta erakunde horrek zigorrak erabaki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.