«Presidentetzaz jabetu egin gara eta, gauzak horrela, presidenteak dimititu egin behar du» aldarrikatu zuen oposiziokoburu eta lehen ministro izandako Kurmanbek Bakievek. Milaka herritarrekin batera presidentetzaren egoitzaren barrura indarrez sartu eta gero egin zituen adierazpenak Bakievek.Bishkek hiriburuan kokatutako egoitza babesten ari ziren poliziek manifestariei indarrez aurre egin zieten hasiera batean, baina aski laster barrura sartzenutzi zituzten bi orduz aritu ziren borroketan. Ondoren, oposizioko kideak leihoetara azaldu ziren, herrialdearen ikurra astintzen zutela, eta kanpoan bildutakoei bota zizkieten Askar Akaiev presidentearen erretratuak.Akaievek,baina, presidentetzako egoitzatik aterata zegoenmanifestariak bertan sartu zireneko. Goizeko lehen orduetan, ihes egiten ikusi zuten, baina nora joana zen argitu gabe zegoen iluntzean. Haren senitartekoak Kazakhstanera helikopteroz eraman zituztela zehaztu zuen Errusiako Interfax berri agentziak. Akaiev, aldiz,hiriburutik hogei bat kilometrora dagoen Errusiako Armadaren Kanteko basean gerizatu egin zela zioten egiaztatu gabeko informazio batzuek.
Parlamentu ohia, zilegizko
Presidentetzako egoitzaz gain, oposizioko manifestariak telebista publikoa dagoen eraikinazjabetu ziren. Hedabideko zuzendariak goizaldean alde egin zuen. Manifestariak telebistaren egoitzaz jabetu eta aski laster, protestaren lehendabiziko irudiak pantailaratu ziren.
Protesta egileek kontrolatutako telebistan agertu zen, halaber, manifestariek zenbait ordu lehen askatutako Felix Kulov oposizioko buruzagia. Askaieven agintean, presidenteorde eta Segurtasun ministro karguetan egon zen Kulov. 2001. urteaz geroztik, baina, preso zegoen «botere gehiegikeriagatik eta diru desbideratzeagatik» epaitu eta zigortu ondoren. Oposizioaren arabera, Kuloven aurkako auzibidea Akaieven aginteak egindako trikimailua izan zen.Telebista agerraldian, Kulovek barealdirako deia egin zuen eta «ordena publikoa zein instituzioen legezkotasuna berriro indarrean jartzeko» konpromisoa aldarrikatu zuen. «Egoera araubidean jarriko dugu berriro eta ez ditugu borrokak eta liskarrak onartuko» ohartarazi zuen bere aldetik, Kurmanbek Bakievek. «Hauteskundeak antolatuko ditugu berriro eta gobernu berri bat osatuko», gaineratu zuen Herriaren Mugimendua oposizioko alderdiko buruak. Errusiako Itar-Tass albiste agentziak atzo arratsaldean zabaldutako informazio baten arabera, ildo horretan, Kirgizistango Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen iragan otsailaren 27ko eta martxoaren 13ko legebiltzarrerako bozak. Hauteskunde hauetan irregulartasunak izan zirela salatu zuen hasieratik oposizioak Legebiltzarreko 75 ordezkarietatik sei baino ez zituen eskuratu oposizioko koalizioak. Hauteskunde Batzordeak ontzat eman zituen emaitzak. Kurmanbek Osmonov Auzitegi Goreneko presidenteak zehaztu zuen hauteskundeen aurreko Parlamentuari zilegitasun osoa ematen ziotela epaileek. Parlamentu ohiaren lehentasuna, beraz, hauteskundeak errepikatzeko data finkatzea izango da orain.
-Soslaia
askar akaiev
Kirgizistango presidente ohia
Botereak okertua
Ondo hasi eta gaizki amaitu duen agintari baten oroitzapena utziko du oposizioaren sostengatzaileek boteretik haizatu duten Askar Akaievek. Kirgizistan burujabetu berriko presidente aukeratu zuten herritarrek 1991. urtean eta aginte demokratikoa eratu zuen. Sobiet Batasuna desegitean burujabetu ziren hainbat herrialdetako buruzagi berriak komunista ohiak zirenean, Akaeiv, aldiz, Mikhail Gorbatxov berritzailearen aldekoa zen. Botereak laster okertu egingo zuen, baina, Akaiev. Agintean egoteko mota guztietako baliabideak erabili zituen. Azken bozak 1995 eta 2000 iruzurrei esker irabaztea lortu zuen. Bere seme-alabak aurkeztu nahi zituen hurrengo bozetara.