Mundua

Krisia konpontzeko elkarrizketa hasi dute Zelayak eta lau hautagaik

2009ko irailaren 25a
17:36
Entzun
Hondurasen azaroaren 28an dira egitekoak hauteskundeak eta, horretarako, krisi politikoa "ahalik eta azkarren" konpondu behar dela dio Manuel Zelayak Hondurasko Gobernuko presidente ohiak. Hala, ekainaren 28ko estatu kolpea argitzeko asmoarekin lau hautagairekin elkarrizketa hasi du gaur. Horien "babesarekin gauzak errazagoa" izango direla adierazi du. Estatu kolpearen ondorioz, Zelaya agintetik kendu zuten eta Roberto Micheletti jarri zen presidente.

Lau hautagai haiek Micheletti de facto-ko presidentearekin bildu dira lehenengo, honen egoitzan. Ondoren elkartu dira Zelayarekin, Tegucigalpan (Honduras), Brasilgo enbaxadan. Zelaya han dago astelehenetik; orduan itzuli zen herrialdera, estatu kolpean Hondurastik kanporatu egin baitzuten.

"Elkarrizketa eskatzen dugu, konponbide justua aurkitzeko krisi politikoari", diote hautagaiek. Alderdi Liberaleko Elvira Santos, Nazionaleko Porfirio Lobo, kristau demokraziako Felicito Avila eta Bernard Martinez Berrikuntza eta Batasun Sozial Demokrataren alderdiaren hautagaiek hartu dute parte bileretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.