Frantzia

Krisiari aurre egiteko neurriak indarrean sartu arte itxaroteko eskatu du Sarkozyk

Gobernuaren aurkako aurtengo bigarren greba orokorra egin zuten atzo Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Errepublikan, eta jendetzak jarraitu zuen. Sindikatuak gaur bildu egin dira eta hilaren 30ean jakinaraziko dute zer bideri helduko dioten.

2009ko martxoaren 20a
14:38
Entzun
Jendetza atera zen atzo Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Errepublikan greba orokorrean, baina gaur Nicolas Sarkozyk Frantziako presidenteak ez du esan bere gobernuak onarturiko neurrietan atzera egingo duenik eta gizarteari neurriok indarrean sartu arte itxaroteko eskatu dio.

Sindikatu denek deituta (CGT, CFDT, CFE-CGC, CFTC, FO, UNSA, FSU eta Solidairesek; Ipar Euskal Herrian LABek er bai), aurtengo bigarren greba orokorra egin zuten atzo Frantziako Errepublikan, krisi ekonomikoaren eragina salatzeko eta Sarkozyren neurrien aurka egiteko. Urtarrilaren 29an ere egin zuten.

Baionako manifestazioan hamalau mila lagunek manifestazioa egin zuten. Frantzian denera hiru milioi pertsonek hartu zuten parte ekitaldietan.

"Herritarrak kezkatuta daude, bistan da, baina guk neurri zehatzak hartuko ditugu", adierazi du gaur Sarkozyk.

Sindikatuak gaur batzartu egin dira, baina hilaren 30era arte ez dute jakinaraziko zer egingo duten. Dena dela, greba mugagabea hastea aztertzen ari dira.

Erosteko ahalmena eta kontsumoa sustatzeko neurri eraginkorrak eskatu dituzte berriro sindikatuek. Halaber, soldaten, erretreten, pentsioen eta gutxiengo errenten igotzea aldarrikatzen dute, kalitateko zerbitzu publikoak garatzea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.