Iraken atentatuek ez dutela bake prozesua zapuztuko esatera atera diraAEBak eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua, kristauen kontra izaten ari diren erasoen harira. Azken atentatuan hiru lagun hil ziren herenegun, eta gutxienez hogei zauritu Bagdaden eztanda egindako hainbat lehergailuren ondorioz.
Duela hamar egun, berriz, 52 lagun hil ziren, kristauen komunitatea astindu zuen beste atentatu batean, eta bi egunera Al Kaedak mehatxu egin zuen horrelakoak berriro gertatuko direla esanez. 2003an AEBen inbasioa hasi zenez geroztik kristauen kontrako hainbat eraso izan dira, eta, ondorioz, jaitsi egin da gutxiengo horren jarraitzaileen kopurua. 1,5 milioi lagun ziren lehen, eta 400.000 dira gaur egun.
Kristauen kontrako atentatuak gaitzetsi ditu nazioarteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu