Kroaziako Gobernuak nahiz oposizioak ospatu dute EB Europako Batasuneko kide izateko igandean egindako erreferendumean lortutako emaitza. Izan ere, herritarren %66k alde bozkatu dute. Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidenteak eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ere «Kroaziarentzat eta Europarentzat berri ona» dela nabarmendu dute. EBn sartzearen kontra daudenek, berriz, zalantzan jarri dute bozketaren emaitza, parte hartzea %43koa izan baita.
Vesna Pusic Kroaziako Atzerri ministroaren hitzetan, hautesleak «nekatuta daude», duela sei aste legebiltzarrerako bozak egin baitituzte herrialdean, eta parte hartze txikiaren arrazoia horiizan dela dio. Analista politikoek, ordea, eurogunearen krisi ekonomikoari eta sei urte iraun duen negoziazio luzeari egotzi diote herritarren apatia. Europa Ekialdeko herrialdeei ez bezala, EBk ez dio Kroaziari %50eko parte hartzea gainditzeko exijitu emaitza bete beharrekoa izateko. 2013an, EBko 28. kidea bilakatuko da.
Kroaziak baiezkoa eman dio EBn sartzeari, parte hartze txikiarekin
Botoa eman dutenen bi herenek baiezkoaren alde egin dute; herritarren %43 soilik joan dira bozkatzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu