Migratzaileak

Kroaziako mugan dauden migratzaileak lekualdatzen hasi da Bosnia

"Hobeto prestatutako instalazio batzuetara" eramango dituela iragarri du Belgradek, asko euren borondatearen aurka.

Migratzaileak Vucjakeko kanpalekuan. FEHIM DEMIR, EFE
2019ko abenduaren 10a
15:26
Entzun

Zortziehun migratzaile inguru zeuden Bosniako Bihac herritik gertu kokatutako Vucjakeko kanpalekuan. Kroaziako mugatik oso gertu dago kanpalekua, eta, hango bizi baldintza oso gogorrak izan arren —lokatzez inguratutako oihalezko dendetan bizi dira, iturriko urik eta komunik gabe—, askok gose greba hasi zuten joan den astean, handik eraman ez zitzaten.

Prentsari ateak itxita hasi dira kanpamentua husten, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Gurutze Gorriaren arabera, migratzaileei gosaria eman diete Usivakeko kanpamendu militar zaharrera eraman aurretik. Gunea Sarajevotik 350 kilometro hegoaldera dago. Beste talde bat Salakovacera eraman dute, Bosnia mendebaldera.

Mugarik Gabeko Medikuek joan den hilabetean salatu zuten oso egoera txarrean zeudela Vucjakeko migratzaileak. Baina haietako askok ez dute Kroaziako mugatik urrundu nahi, hura gurutzatzeko aukerarik balego ere. Gero eta gehiago dira Bosniako mugan pilatzen ari diren migratzaileak, Kroaziak, Esloveniak eta Hungariak euren mugak itxi zituztenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.