•1959. Fulgencio Batista diktadorea agintetik kendu, eta iraultzak boterea hartu zuen Kuban.
•1961. AEBek Giron hondartzatik egindako inbasio ahaleginak huts egin zuen. Iraultzatik ihesi joandako kubatarrek osatu zuten nagusiki indar inbasorea.
•1962. Otsailaren 7an, John F. Kennedy AEBetako presidenteak 3447 agindu presidentziala sinatu zuen. Bahimendua formalki ezarri zuen horrekin. Urrian, Misilen krisia lehertu zen Sobietar Batasunarekin, Gerra Hotzean izandako tentsio aldirik handiena.
•1982. AEBetako herritarrek Kubara egin zitzaketen bidaiak murriztu zituzten: soilik zuzeneko senideak bisitatzeko, eta kazetaritza edo ikerketa profesional arrazoiengatik.
•1989-1991. Europako ekialdeko sistema komunistak eta Sobietar Batasuna erori ziren. Kubak bere bazkide ekonomiko nagusiak galdu zituen.
•1996. Helms-Burton legea onartu zuten AEBek. Bahimendua hausteagatik bertze herrialdeetako enpresak zigortzeko bidea ireki zuten.
•2010. Barack Obama AEBetako presidenteak bahimenduaren neurriak berritu zituen, bi urte lehenago presidentetzarako kanpainan zenbait atal leuntzeko prest agertu zen arren.
•2011. NBEren Batzar Nagusian inoizko sostengu eskasena izan zuen bahimenduak. Soilik Israelek lagundu zien AEBei, 186 botoren kontra.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu