BOKO HARAMEN INDARKERIA URTEAK
•2002. Mohammed Yusuf apaizak erakundea sortu zuen musulmanen etsipenari aurre egiteko.
•2009. Ehunka hildako Maidugurin poliziaren eta ekintzaileen arteko liskarretan.
•2009. Yusuf erakundeko liderra atxilotu zuen armadak eta Poliziaren esku utzi. Geroago hilik topatu zuten.
•2010eko iraila. Erakundeko ehunka atxilotu aske utzi zituzten.
•2011ko maiatza. Jonathan presidente aukeratu eta gero hainbat bonba leherrarazi zituzten eskualde ezberdinetan.
•2011ko abuztua. NBEren Abujako egoitzari eraso egin zioten eta 23 lagun hil zituzten.
•2011ko abendua. Kristauen aurkako hainbat atentatutan 44 lagun hil zituzten Eguberri egunean.