Kronologia

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
2002ko otsaila. LTTE gerrilla tamilak eta Kolonboko gobernuak su-etena hitzartu zuten.

2005eko agorrila. Lakshman Kadirgarmar atzerri ministroa hil zuen LTTEk. Tamila izan arren, independentziaren aurka zegoen Kadirgarmar.

2005eko abendua. LTTEkitsas armadako hamabi soldadu hil zituen eraso batean.

2006ko otsaila eta ekaina. Suitzan eta Norvegian, LTTE eta Kolonbo artean izandako bake negoziazioek porrot egin zuten.

2006ko uztaila. Tamil tigreek ur gordailu handi bat itxi zuten Sri Lanka ekialdean, 60.000 lagun urik gabe utzita.

2007ko uztaila. Sri Lankako armadak iragarri zuen LTTE txikitu zuela ekialdean.

2009ko urtarrila. Gerrilla tamilaren Kilinochchiz hiriburuaz jabetu zen Sri Lankako armada.

2009ko maiatza. Mullaittivun inguratuta geratu ziren azken gerrillari tamilak. Horien errenditzearekin eta LTTEren buru Velupillai Prabhakaramen hilzearekin amaitutzat eman zuten Sri Lankako gerra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.