KRONOLOGIA

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
1921. Uhartea bitan zatitu zuten, eta iparraldeko zati gehienean Ipar Irlanda sortu zuten, Erresuma Batuaren menpe jarraitu zuen zatia.

1964. Nazionalisten eta katolikoen eskubide zibilen aldeko mugimendua sortu zuten. Ian Paisley muturreko apaiz protestantearen jarraitzaileek haren aurka jo zuten.

1969. Erresuma Batuak armada bidali zuen Irlandara. PIRA Behin-behineko IRA sortu zen. Terence O'Neill Ipar Irlandako lehen ministroak dimisioa eman zuen.

1971. Lehenbiziko soldadua hil zuten. Erresuma Batuak epaiketarik gabe espetxeratu ahal izateko neurria ezarri zuen. DUP sortu zuten, Paisley buru zuela.

1972. Igande Odoltsua Derryn: armadak hamahiru manifestari hil zituen tiroka. Londresek Ipar Irlandako Gobernuaren kontrol zuzena hartu zuen. IRA Ofizialak su-etena eman zuen. Urte osoan 479 lagun hil zituzten erasoetan, gatazkako kopururik handiena.

1974. INLA sortu zuten IRA Ofizialetik irtendako kide batzuek. Paramilitar loialistek atentatu bikoitz batean 34 lagun hil zituzten Irlandako Errepublikan.

1976. Preso errepublikanoek Manten protesta hasi zuten espetxeetan, estatus bereziko preso izaera kendu zietelako.

1979. Goi mailako bi kargudun hil zituzten: INLAk, Aire Neave, Margaret Thatcher Erresuma Batuko oposizioko buruaren Ipar Irlandarako ordezkaria; eta PIRAk Louis Mountbatten, itsas armadako buruzagi ohi eta Elizabeth II.a erreginaren lehengusua. Thatcherrek hauteskundeak irabazi, eta lehen ministro hautatu zuten.

1981. Preso errepublikanoek bigarren gose greba hasi zuten, preso politikoak zirela aldarrikatzeko. Hamar hil egin ziren.

1982. Sinn Fein 1921etik lehenbiziko aldiz aurkeztu zen Ipar Irlandako hauteskundeetara. Ordezkaritza lortu zuten sei alderdietatik laugarrena izan zen botoetan (%10).

1983. Gerry Adams Sinn Feineko presidente izendatu zuten. Erresuma Batuko hauteskundeetan parlamentari hautatu zuten.

1984. PIRA Thatcher hiltzen saiatu zen Brightonen (Ingalaterra). Loialistek Adams zauritu zuten Belfasten, tiroz.

1985. Akordio Anglo-Irlandarra sinatu zuten Londresek eta Dublinek.

1988. Adamsek eta Humek bilerak egin zituzten ezkutuan. Martxoan bi asteko epean armadak, loialistek eta PIRAk egin zituzten hilketen kate batek muturrera eraman zuen gatazkaren tentsioa.

1990. Martin McGuinness, Sinn Feinen Derryko burua, Erresuma Batuko zerbitzu sekretuekin elkartu zen ezkutuan, su-eten bat aztertzeko.

1991. PIRAk morteroekin eraso zion Downing Streeti, John Major lehen ministroa kabinetearekin bilera batean zegoela.

1993. Sinn Feinek eta Erresuma Batuko Gobernuak elkarrizketa sekretuak egin zituzten. Majorrek eta Albert Reynolds Irlandako Errepublikako lehen ministroak Downing Streeteko Adierazpena egin zuten.

1994. PIRAk su-etena eman zuen. Loialistek ere menia eman zuten hilabete batzuk geroago. Negoziazioak hasteko harremanak hasi zituzten aldeek.

1995. Bederatzi lagun hil zituzten gatazkarekin lotutako erasoetan; kopururik txikiena 1969tik.

1996. Mitchell printzipioak argitaratu zituen AEBetako bitartekaritzak. PIRAk su-etena bukatu zuen, Londresen lehergailu handi bat zartarazita. Alderdien arteko negoziazioak hasi zituzten.

1997. Tony Blair laborista aukeratu zuten Erresuma Batuko lehen ministro. PIRAk su-etena eman zuen berriro. Sinn Feinek Mitchell printzipioak sinatu zituen.

1998. Ostiral Santuko Akordioa sinatu zuten alderdi nagusi guztiek (DUPek izan ezik) eta Londresko eta Dublingo gobernuek; Irlanda osoko herritarrek erreferendumean onartu zuten. 29 lagun hil zituzten Omaghen, bonba bat zartarazita. Bake prozesuaren aurka zeuden IRAko disidenteek aldarrikatu zuten.

1999. Ipar Irlandan ordezkaritza zuten alderdiek batasuneko gobernua osatu, eta autonomia itzuli zuen Londresek.

2001. Erresuma Batuko Parlamenturako hauteskundeetan, Sinn Fein alderdi nazionalista nagusia bihurtu zen lehenengo aldiz.

2002. Azken presoak askatu zituzten. Londresek autonomia eten zion Ipar Irlandari.

2003. Ipar Irlandako Parlamenturako hauteskundeetan, UUP alderdi unionista ez zen boz gehien bilduriko alderdia, historian lehenengo aldiz—DUPek irabazi zituen, eta Sinn Fein izan zen bigarren—.

2005. PIRAk armagabetzea bururatu zuen.

2007. Gobernu akordioa egin zuten DUPek eta Sinn Feinek. Paisley lehen ministro izendatu zuten, eta McGuinness lehen ministrorde. Autonomia itzuli zuen Londresek. Erresuma Batuak bukatutzat eman zuen 1969an hasitako operazio militarra. Talde loialista nagusiek bukatutzat eman zuten borroka armatua.

2009. Talde armatu disidente errepublikanoek bi militar eta polizia bat hil zituzten, lehenak 1997-1998tik. INLAk bukatutzat eman zuen borroka armatua.

2011. Adams parlamentari hautatu zuten Irlandako Errepublikan.

2012. Talde armatu errepublikano disidente gehienek bat egin, eta IRA Berria sortu zuten. Elizabeth II.ak eta McGuinnessek ekitaldi batean eskua eman zioten elkarri.

2014. Paisley hil zen, 88 urterekin.

2016.Brexit-eko erreferenduma: Ipar Irlandan Europako Batasunean jarraitzearen aldeko botoak irabazi zuen. Sinn Fein Irlandako Errepublikako hirugarren alderdia bihurtu zen, hegoaldean emaitzarik onena 1923tik.

2017. McGuinnessek dimisioa eman, eta gobernua desegin zen. DUPek inoizko alderik txikiena atera zion Sinn Feini hauteskundeetan. McGuinness zendu zen, 66 urterekin.

2018. Oglaigh na hEireann talde errepublikano disidenteak su-etena eman zuen. Ostiral Santuko Akordioen 20. urteurrena gobernu akordiorik gabe, eta brexit-aren eragina ziur izan gabe igaro zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.