Europako Batzordeak kritika zorrotza egin zion atzo Kubari politikariak atxilotu eta kanporatzeagatik. UPN alderdiko senatari Rosa Lopez (Euskal Herria) eta PP Alderdi Popularreko senatari Isabel San Baldomero (Espainia) atxilotu zituzten atzo Kuban. Disidenteen ekimen batera joan ziren Habanara manifestazioa egin zuten atzo. CiU Convergencia i Unioko diputatu Jordi Xucla (Herrialde Katalanak), berriz, herritaldetik kanporatu zuten. Herenegun Alemaniako Arnold Vaatz legebiltzarkidea eta Txekiako Karel Schwarzenberc senatariak kanporatu zituzten. Alderdi Popularreko Bogulaw Sonik eta Jacek Protasiewcz eurodiputatu poloniarrei uhartean sartzea debekatu zieten aste hasieran.
KUBA . Europako politikariak atxilotu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu