Bost ordu baino gehiago behar izan zituen Ivan urakanak Kuba mendebaldetik pasatzeko. Han ez da jende asko ere bizi, eta beraz, kalteak izan zitezkeenak baino txikiagoak izan dira. Hala ere, kalteak handiak izan dira. Kubako metereologia zentruko iragarpen zerbitzu buru Jose Rubierak esan duenez, ezinezkoa da Ivan berriz ere Kubara bueltatzea.
Kubatik pasa denean, 200 kilometro orduko haize boladak sortu ditu, eta uholde-euriak ere bai. Teilatuak bota, zuhaitzak etzan, eta poste elektrikoak irauli ditu.
Urakanen eskala Saffir-Simpsonen 5 puntuko indarrarekin jarraitzen du Ivan urakanak. Izan dezakeen indarrik handiena.
Orain, alertan daude Mexikon, Ivan urakana haruntz baitoa.
'Ivan' urakana
Kuba mendebaldea astinduta, Mexikoko golkoan sartzen ari da 'Ivan' urakana
Mexikoko golkoan sartzen ari da 'Ivan' urakana. Aurretik Kuba mendebaldetik pasa da, haize handiak eta euria eraman ditu berarekin, eta, hainbat komunitate inkomunikatuta utzi ditu. Ipar mendebaldera doa 'Ivan', batez beste 15 kilometro orduko abiaduran. Oraindik, eskalako kategoriarik altuena dauka. Mexikon, alertan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu