Kubak Grupo 75ko azken presoak askatu ditu
HABANA. Felix Navarro eta Jose Daniel Ferrer Grupo 75 disidente taldeko azken bi presoak askatu ditu Raul Castroren gobernuak. Espetxean geratzen ziren talde horretako 52 presoetatik 40k Espainiara erbesteratzea erabaki zuten, iazko uztailean Espainiak Eliza katolikoaren bitartekaritzaz Kubarekin hitzartutakoari jarraituz; gainerakoak Kuban geratu dira. 2003an espetxeratu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu