1959an iragarri zuen Fidel Castrok Fulgencio Batista diktadorea menpean hartu zutela, eta horrenbestez, Kubako iraultzaren garaipena aldarrikatuk zuen. Iraultzaren 50. urteurrena ospatuko dute, beraz, bihar Kuban.
Krisiaren ondorioz nerritsuak izango dira ospakizunak, eta gehientsuenak Santiago hirian egingo dituzte, iraultzaileen esku geratu zen lehen hirian.Hasiera-hasieratik Castro izan da iraultzaren auregi ezagunena eta gidari nagusia, baina 2006ko udatik erretiratuta dago gaitz baten ondorioz, eta haren anaia Raul Castrok betetzen ditu egun estatuburu lanak. 50. urteurreneko ospakizunetan Fidel Castrok agerraldirik egingo duen ikuskizun dago, baina hango berriemaileen arabera, ez dago halakorik izango den adierazten duen zantzurik.
Mundua
Kubako iraultzak 50 urte
Santiagon, iraultzaileek eskuratu zuten lehen hirian, egingo dituzte ospakizun nagusiak. Ikuskizun dag o Fidel Castrok agerraldirik egingo duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu