Juan Almeida Bosque Kubako Estatu Kontseiluko presidenteordea hil da bart, 82 urte zituela, Habanan. Bihotzekoak jota zendu da, Gramma egunkariak jakinarazi duenez. Herrialdeko gobernuko hirugarren buruzagitzat zeukaten gaur egun.
Kubako iraultzan parte hartu zuen, "lehen lerroan", Alderdi Komunistak ateratako oharrak nabarmendu duenez.
Bihar dolu eguna izango dute, Alderdi Komunistak hala erabakita, eta Almeidari omenaldia egingo diote Habanan eta herrialdeko beste hainbat tokitan.
muNDUA
Kubako presidenteordea hil da
Bihotzekoak jota zendu da Juan Almeida Bosque, 82 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu