Kubako Gobernuak preso politikoak askatzen jarraitzen du, horiek uhartea utziko dutelako baldintzarekin. Gaur Adrian Alvarez Arencibia iritsi da Madrilera, Kuban espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa. Alvarez 1985ean 30 urteko espetxe zigorrarekin zigortu zuten, "Estatuaren segurtasunaren aurkako ekintzengatik eta espiotzagatik". Berarekin batera, Ramon Fidel Basulto Garcia eta Joel Torres Gonzalez joan dira Espainiara.
Hiru horiekin 50 dira jada Espainiak hartu dituen Kubako preso politikoak; horietako hiru gero Txilera, AEBetara eta Txekiar Errepublikara joan dira. Gehienak Udaberri Beltza>7em> izenarekin ezagun izan zen operazioan 2003ko martxoan atxilotutakoak dira, ez ordea gaur Espainiara joan direnak. Horiek guztiak askatzeko konpromisoa hartu zuen Raul Castrok uztailaren 7an, eta dagoeneko 39 aske dira. 75 pertsona atxilotu zituzten orduko horretan, eta hamahiru geratzen dira Kubako espetxeetan. Uhartetik irteten hurrengoa Luis Enrique Ferrer Garcia izango da, Habanako artzapezpikutzak jakinarazi duenez.
MUNDUA
Kuban espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa Espainiara iritsi da gaur
Uhartetik irten diren hiru presoak ez dira 2003ko martxoan atxilotutako 75 lagunen taldekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu