Kubari duela 50 urte ezarritako bahimendua kentzeko eskatu die NBEk AEBei

Erredakzioa
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak enegarren aldiz eskatu die Ameriketako Estatu Batuei kentzeko Kubari ezarritako bahimendua. Duela 50 urte hartutako neurri hori indargabetzearen alde agertu dira estatu ia guztiak; Israel eta AEBak izan dira bakarrak kontra bozkatzen -Mikronesia, Palau eta Marshall Uharteak abstenitu egin dira-. Segurtasun Kontseiluak urtez urte onartzen du bahimendua kentzeko ebazpena; honako hau hemeretzigarrena da.

Bruno Rodriguez Kubak, NBEn duen enbaxadoreak, uhartearekiko duen jarrera leporatu dio Barack Obamari. Aro berri bat iragarri bazuen ere, gauzak ez direla ezertan aldatu salatu du. Ronald Goddar AEBetako enbaxadoreak, berriz, bahimendua «genozidio ekintza» batekin alderatzea egotzi dio Rodriguezi. Bi herrialdeen arteko merkataritza trukeak iaz 533 milioi dolarrekoak izan zirela gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.