Kuba

Kubari egiten dion blokeoa kentzeko eskatu die NBEk AEBei

NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak Kubari egiten dion blokeoa bertan behera uzteko eskatu die AEBei. NBE osatzen duten 191 herrialdeetatik 182k ebazpenaren aldeko botoa eman dute, eta lauk —AEB, Israel, Palau eta Marshall Uharteetako Errepublika— kontra. Mikronesia abstenitu egin da. Kubak blokeoa kentzeko ebazpena aurkezten duen laugarren aldia da, eta inoiz ez zuen horrenbesteko babesik lortu. Ebazpena ez da loteslea.

2005eko azaroaren 8a
19:46
Entzun
Kubari egiten dion blokeo ekonomiko, komertzial eta finantzieroa bertan behera uzteko eskatzen zaie AEBei, ebazpenean, eta blokeo hori indartzen duten neurriak hartzeari uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.