Iraken okupazioa
Kufa hirian gutxienez 57 lagun hil ditu bonba auto batek
Bagdadetik 160 kilometrotara dago Kufa, hegoaldean. Ekintzaile suizida batek bonba auto bat eztandarazi du bertan eta gutxienez 57 lagun hil ditu. Gainera, Irakeko Barne ministerioaren arabera 92 lagun zauritu dira. Kamioi bat leherrarazi du ekintzaile suizidak hiriko mezkita xiita nagusitik 200 metrotara.
Lekukoek azaldu dute leherketaren ostean hainbat lagunek harriak jaurti dizkiete erasoaren lekura hurbildu diren poliziei. Orduan poliziak tiroka hasi dira jendea barreiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu