Kurdistan autonomoak Hego Koreako petrolio enpresa batekin sinatutako kontratuak Konstituzioaren eta legearen aurkakotzat jo ditu Husein Shahrastani Irakeko Petrolio ministroak. «Enpresa korearrek sinatu dituzten bi kontratuek indarrean den araudia urratzen dute. Horregatik, ezin izango dute aurrerantzeaneskaintza gehiagotan parte hartu», adierazi du Shahrastani. Kontratuak bertan behera uzten badituzte, berriz, petrolioa ustiatzeko kontzesioak eskuratu ahalko dituztela jakinarazi du.
Bagdaden aginduz, atzerriko petrolio enpresekin sinatutako kontratuek gobernu zentralaren oniritzia jaso behar dute. Netxerva Barazani Kurdistango gobernuburuak, ordea, aginte zentrala aurka egonda ere eurek kontratuak sinatuko dituztela dio.
Irakeko petrolio politikaren deszentralizazioaren aldeko aldarria egiten dutenen artean dago Kurdistan autonomoko Gobernua. Nuri al Malikiren gobernuari eta horren Petrolio ministroari, izan ere, atzerriko konpainiei herrialdeko olio putzu gehienak ematea leporatu diete. Shahristainek atzerriko enpresei kontzesioak beharbaino kostu apalagoan eman dizkiela salatu dute; ondorioz, ikerketa batzorde bat jarri zuten martxan otsailean.
Kurdistanek petrolio enpresa batekin sinatutakoa atzera bota du Bagdadek
Atzerriko konpainiei ustiaketarako kontzesioak errazegi ematea leporatu diote Petrolio ministroari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu