Kurdistanen gutxienez 26 lagun hil dira liskarretan
ISTANBUL. Gutxienez zortzi soldadu eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiko hemezortzi kide hil dira Turkiaren menpeko Kurdistanen liskarretan. Ankararen arabera, PKK-ko kideak Irakeko mugatik sartu dira Daglicara, eta armadaren aurka erasoa egin dute. Firat berri agentziaren arabera, hamasei zibil desagertuta daude liskarrak hasi zirenetik. Armadaren helikoptero bat bota dutela ere jakinarazi du Firatek, eta gutxienez 20 soldadu hil dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu