Mundua

Kurdistango hainbat bizilagunek etxetik alde egin dute turkiarren erasoen beldur

Gaur goizean hainbat leherketa izan dira Amidi eskualdean eta horren ondorioz hasi dira etxeetatik alde egiten.

2008ko urtarrilaren 11
12:09
Entzun
Kurdistan irakiarreko Amidi eskualdeko hainbat lagun beren etxeetatik joaten hasi dira turkiarren bonbardaketen beldur, gaur goizean hainbat leherketa izan baitira inguru horietan.

Jamal Abdulla gobernu kurduaren bozeramaileak adierazi duenez, Duhok probintzia irakiarreko Amydi eskualdea ez dute zuzenean bonbardeatu, baina bertako hainbat lagun berain etxebizitza uzten hasi dira. Bestalde, Jabbar Jawar Amidiko Armadaren bozeramailearen arabera, oraindik zehazteke daukate erasoa turkiar edo irakiar aldean izan den.

Pasa den abenduaren 18an 500 soldadu turkiar Iraken menpeko Kurdistanen sartu ziren Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) alderdi independentistarraren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.