Kurduek bertan behera utzi dute boikota Turkian
ANKARA. Bakea eta Demokrazia alderdi kurduak bertan behera utzi du Turkiako Parlamentuari eginiko boikota, eta urrian egingo dute karguaren zina. Iazko ekaineko bozetan 36 eserleku lortu zituzten, baina euren karguari uko egin zioten, Turkiak sei diputatu atxilotu zituelako, «estatuaren aurkako delituak» egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu