Kurduen aurkako sarraskia justifikatu du Erdoganek

2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
ANKARA. Iazko abenduan Turkiako armadak 34 zibil kurdu hil izana justifikatu du Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak. Bonbardaketa «beharrezkoa» izan zela esan du, herritar horiek zeuden eremu hori «terrorismoaren basea» delakoan. Gainera, erasoa «asmo txarrik gabe» eginikoa izan zela esan du. «Akats bat izan zela aitortu genuen, barkamena eskatu, eta kalte-ordainak iragarri genituen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.