Hilabete hasieran sunitek utzi egin zuten Irakeko Gobernua, eta krisia piztu zen. Hori bideratzeko bileretan aritu dira azken egunotan, eta "akordio berria" aurkeztu dute gaur kurduen eta xiiten alderdi nagusietako buruzagiek. Fronte Moderatua izendatu dutena osatzeko hitzarmena egin dutela iragarri dute Jalal Talabani Irakeko presidente eta Kurdistango Batasun Abertzaleko buruzagiak eta Nuri Al Maliki lehen ministro eta Dawa alderdi xiitako buruak.
Bi alderd horiez gain, Kurdistango Alderdi Demokratikoa eta Irakeko Aliantza Batua xiita ere sartu dira fronteak. Kanpoan geratu dira, ordea, zenbait alderdi xiita -Muktada al Sadrena kasu-, eta, batik bat, alderdi sunita guztiak. Hain zuzen ere, alderdi sunitek gobernua uztean piztu zen krisia, eta Talabanik eta Malikik gaur proposatu duten fronteak ez du egoera hori konpontzen. Nolanahi ere, alderdi sunita moderatu horiek ateak irekita dituztela nabarmendu dute.
Irak
Kurduen eta xiiten alderdi nagusiek fronte berria osatu dute Iraken, eta sunitak kanpo geratu dira
Gobernuan sortutako krisia bideratzeko akordioa dela diote, baina, itxura batean, oraingoan ere hankamotz geratuko da. Dena den, sunitek atea irekita dutela diote kurduen eta xiiten buruzagi nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu