Kurdueraz egitea debekatu diete 151 auzipetuei

2010eko urriaren 20a
00:00
Entzun
DIYARBAKIR. PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremanak izateagatik epaitzen ari diren 151 ekintzaile eta politikari kurduei euren hizkuntzan egitea debekatu zieten atzo epaileek. Europako Parlamentutik joandako nazioarteko begiraleek «krimentzat» jo dute erabakia. Horretaz gain, atzera bota dute sententzia jakin bitartean preso dauden kargu publikoak aske uzteko defentsako abokatuen eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.