tailandia

Lagun bat hil da Bangkokeko leherketetan

2010eko apirilaren 22a
18:46
Entzun
Bangkokeko finantza erdigunean (Tailandia) gaur izandako bost leherketetan gutxienez pertsona bat hil da, eta beste 50en bat zaurituta daude. Parlamentuaren desegitea eskatzen duten lagunen eta horien kontrakoen arteko liskarrak izaten diren lekutik hurbil izan dira eztandak -granadak lehertu dira-.

Poliziaren esanetan, M-79 erako granadak bota dituzte metroaren sabaira. Erasoaren eraginez, zerbitzua eten egin dute.

Hamabi egun bete dira azken aldiz poliziek manifestazioak eten zituztenetik. 25 lagun hil ziren orduan, eta 874 zauritutako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.