Bart gauean izan da laguntza humanitarioko taldeei eman beharreko babesaren inguruko eztabaida, New Yorken, Nazio Batuen egoitzan. Tira-bira handien ostean, ebazpen bat onartzea lortu duteNBEko Segurtasun Kontseiluko kideek.
Mexikok bultzatu du egitasmoa, eta gerra guneetan ari diren laguntza humanitarioko taldeen aurkako erasoak gerra krimentzat hartzea,eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku lagatzea proposatu du. AEBek, hasieran, blokatu egin dute ebazpena, ez baitute Nazioarteko Zigor Auzitegia onartzen, eta estatubatuarrak epaitegi horrenjuridiskzioaren menpe jartzeari uko egiten baitio.
Azkenean, Nazioarteko Zigor buruzko aipamena ezabatzea onartu du Mexikok, eta, orduan, AEBek bat egin dute ebazpen proposamenarekin. Funtsean, gerra krimentzat jotzen dira laguntza humanitarioko taldeen aurkako erasoak, baina haien gaineko eskumena nork duen ez da zehazten. Laguntza humanitarioa ematen lan egiten duten erakundeen aurkako erasoen egileak jazartzeko eta epaitzeko eskatzen zaie estatuei.
NBEren Bagdadeko egoitzaren aurkako eraso handitik astebetera onartu du Segurtasun Kontseiluak laguntza humanitarioko taldeen gaineko ebazpena. Giza eskubideen aldeko erakundeak eta laguntza humanitarioko taldeek ebazpena aurreraurrats bat dela iritzio diote, hain zuzen ere, aurreneko aldiz haien kontrako erasoen larritasuna aintzat hartzen delako.
Nazio Batuen Erakundea
Laguntza humanitarioa ematen duten taldeei babes handiagoa eskaintzen dien ebazpena onartu du NBEko Segurtasun Kontseiluak
Gerra guneetan lanean diharduten laguntza humanitarioko taldeei babes handiagoa ematen dien ebazpena onartu du NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak; hartara, besteak beste, NBEko langileei babes handiagoa eman nahi zaie. Erakunde horien aurkako erasoak gerra krimentzat jotzen ditu erasoak. Nolanahi ere, puntu horren inguruan eztabaida handia izan da Segurtasun Kontseiluko kideen artean, eraso horiek epaitzea Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku utzi nahi baitzuen hasierako proposamenak, eta AEBek ez baitute auzitegi hori onartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu