30 urte daramatza Indiak beste herrialde eta estatuetatik teknologia nuklearrik edo haiek garatzeko baliabiderik jaso gabe, baina, orain, Bushek eta Singhek hitzartutako akordioak aurrera egiten badu, AEBen laguntza jasotzen hasiko da, "erabilera zibilerako".
Indiak ez du sinatu Arma Nuklearrak Ez gehitzeko Akordioa, eta, gainera, 1998an nazioarteko komunitateari frogatu zion arma nuklearrak zituela. Pakistanekin duen gatazkaren isletako bat da lehia nuklear hori.
Bushek eta Singhek gaur sinatu dute akordioaren helburua joera hori hautsi eta itzulikatzea da: azken batean, energia nuklearra helburu militarrekin ez erabiltzeko konpromisoa hartu du Indiak. Era berean, IAEA Energia Nuklearraren Nazioarteko Agentziaren ikuskatze eta kontrolak onartu ditu, eta, baita ere, Irani laguntza nuklearrik ez ematea.
Trukean, AEBek Indiari erabilera zibilerako teknologia nuklearraren arloan lagunduko diotela hitzeman du Bushek. Dena den, lehendabizi AEBetako Kongresuak onartu behar du erabaki hori, eta zenbait analistaren arabera, hori ez da hain erraza izango askok errezeloz ikusten dutelako India.
Bush Indian da bisita ofizialean, eta akordio hori hitzartzea izan du eginkizun nagusietako bat.
Nuklearrak
Laguntza nuklearrerako akordioa hitzartu dute AEBek eta Indiak
Hainbatek "historikotzat" jo duten akordio hitzartu dute George Bush AEBetako presidenteak eta Manmohan Singh Indiako lehen ministroak teknologia nuklearraren inguruan. Finean, energia nuklearra helburu militarrekin ez erabiltzeko konpromisoa hartu du Indiak, eta trukean, erabilera zibilerako teknologia nuklearra garatzeko laguntz jaso ahal izango du atzerritik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu