Azken asteotako desenkontruen ondoren, udal hauteskundeei buruzko desadostasunak konpontzen saiatzeko bilera zuten atzo SIko buruzagiek Bartzelonako jatetxe batean. Laporta ez da agertu ere egin, eta horren ordez bere alderdi Democracia Catalanak SI koalizioa utzi egingo duela iragarri du. ERC prest dago Laportari leku ona egiteko Bartzelonako udaletarako zerrendetan.
Zazpi hilabete baizik ez du iraun SIren batasunak. Lau diputatu lortu zituen udazkeneko hauteskunde autonomikoetan, horien artean Laporta bera. SIren proiektuarekin jarraituko dutela esan dute beste hiru alderdik: Partit Socialista d'Alliberament Nacional, Els Verds-Alternativa Verda eta Partit Republicà Català,