Mundua

Larri baina egonkor dago Mandela, ospitalean

Gaur goizean ospitaleratu dute berriro, biriketako infekzio baten ondorioz. 

2013ko ekainaren 8a
17:53
Entzun

94 urte ditu Mandelak, eta eta biriketako infekzio baten ondorioz ospitaleratu dute. Medikuek esan dute egonkor larri dagoela baina bere osasun egoera egonkortu egin da. Martxoan gaitz beragatik ospitaleratu zuten, eta apirilaren 6an jaso zuen senda-agiria.

Gaur goizalean eraman dute ospitalera berriro, etxean zela okerrera egin ondoren. Johannesburgon eta Qunun bizi da Mandela, eta uneoro medikuak ditu berarekin. "Mediku onenen zaintza du hobera egin dezan eta egoera onenean izan dadin", esan dute ospitalean.

Ahul

2010. urtean agertu zen azkeneko aldiz jendearen aurrera, eta bideoz zabaldu diren azken irudietan ahul ikusten zaio. Zenbait iturriren arabera, espetxean zela jasan zuen tuberkulosiak eragiten ari zaizkio osasun arazoak. 67 urtez borrokatu zen Mandela apartheid-aren aurka. 1993an Bakearen nobel saria jaso zuen, eta hurrengo urtean Hego Afrikako lehen presidente beltza izan zen.

Jacob Zuma presidenteak errespetua eskatu du Mandelarentzat eta bere familiarentzat. Gobernuak ez du esan zein ospitaletan dagoen, baina Pretoriako Ospitalaren sarrerak hainbat hedabide daude, baita Mandelaren etxe aurrean ere. Hego Afrikako alderdi, sindikatu eta eragileek lehenbailehen osatzea espero dutela esatera atera dira gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.