LIskarrak Frantzian

Larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatuko dute Frantzian

Urriaren 27an hasi ziren istiluak direla eta, larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatzen duen lege proiektua onartuko du gaur Frantziako Ministroen Kontseiluak. Hala jakinarazi du Jean Françoi Cope Gobernuko bozeramaileak. Larrialdi egoerak ordena publikoaren kontrola areagotzeko eskumenak ematen dizkie prefetei eta tokian tokiko agintariei, besteak beste, etxeratze-deia indarrean jartzekoa. Bart gauean, hamezortzigarren aldiz jarrian, erasoak errepikatu dira, baina aurreko egunetan baino apalago.

2005eko azaroaren 14a
13:30
Entzun
Zehazki, bart gauean 271 ibilgailu erre dituzte Frantziako Estatuan eta 112 lagun atxilotu ditu Poliziak. Liskar giroak berean jarraitzen duen arren, aurreko egunetan baino dezente txikiagoak izan dira. Urriaren 27an auzo behartsuetako gazteen errebolta hasi zenetik zortzi mila ibilgailutik gora suntsitu dituzte, eskola eta beste eraikin publiko batzuei eraso egin eta milaka lagun atxilotu dituzte. Frantziako aseguru enpresen arabera, 200 milioi euro inguruko kalteak izan dira.

Egun hauetan istiluei aurre egiteko hainbat neurri hartu ditu Frantziako Gobernuak, gehien-gehieneak kontrolean eta Poliziaren presentziaren areagotzean oinarritutakoak. Guztien artean esanguratsuena larrialdi egoera aldarrikatze, eta, horren arabera, prefetei eta tokian tokiko agintariei etxeratzeko-deia indarrean jartzeko aukera ematea. Frantziako Estatuko 40 bat hiritan jarri dute indarrean etxeratze-deia, eta Gobernuaren arabera, emaitzak onak dira dira.

Hori dela eta, larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatzea erabakiko du gaur Ministroen Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.