mundua

Larrialdi egoera ezarri dute Australian, uholdeengatik

Hegoaldeko Gales Berriko estatuan 13.000 lagun aterarazi dituzte etxetik, eta ibaiaren maila igotzea espero dute datozen orduetan.

2012ko martxoaren 6a
12:24
Entzun

Australiako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du gaur Wagga Wagga hirian, uholdeak direla eta 9.000 lagun inguru etxetik aterarazi ondoren. Sidneytik 458 kilometrora dago hiria, eta Murrumbidgee ibaiak gainezka ez egiteko 11 metroko hesia ezarri dute. 

Ibaiaren maila 10,32 metrora heldu da bart, eta datozen orduetan 10,90 metrora heltzea espero dute —maila altuena 1853. urtetik—.

Dagoeneko 13.000 lagun aterarazi dituzte etxetik Hegoaldeko Gales Berriko estatuan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.